Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio-Zentroa. Zoriontzeko berria, baita erronka ere.

Pasa den larunbatean, Berangon, Burdin Hesiko Interpretazio-Zentro bat ireki zen. Ez da berri arrunta. Gure eskualdean gure historia eta gure ondarea ezagutzeko leku gutxi daude, beraz, berri ona da, dudarik gabe.

Defentsa bat , barrutik

Lekua Berangoeta Kultura-etxean dago, Berangoko eliza ondoan eta Berangoko udalak antolatu du, zoriontzeko berriro (ez dut aurkitu bere web orrian berria, baina bisitatzeko udala da erreferentzia, ordutegia eta abar ezagutzeko)).

Esan behar dut erakusketa ustekabea izan dela. Jakin banekien horretan zeudela udala eta Sancho de Beurko elkartea baina lekua eta erakusketa: materiala, informazioa dokumentazioa… itzela da; gero eta gehiago kontuan hartzen badugu gai horri buruz, deigarria izan arren, ez dagoela ezer.

Lehenengo eta behin, ohartarazi behar zaio jendeari Burdin Hesiaren erakusketa dela, hau da, guda, errepublika, frankismoa eta errepresioa ere badaude, jakina, baina erreferentziak besterik ez dira, helburua da Burdin Hesia, esan dezakegu historia militarrean sartzen dela erakusketa. Azpimarratu behar da memoriako interpretazio-zentro ez dela, ez duela izan nahi eta ez dela. Gai horrek, sarritan hitz egiten dugu blog honetan, bete gabe jarraitzen du bere aspektu gehienetan: Guda zibila, errepresioa, memoria… Zorionez falta zen aspektu bat jadanik bete egin da: Burdin Hesia. Espero dugu, esperantzarik gabe, gainontzekoek ere bide bera jarraitzea.

Erakusketa, esan dudanez, ustekabea izan da. Material asko dago, jatorrikoa gehiena (partxis, kartak eta intsigniaren bat izan ezik). Armak, pistolak, fusilak, bonbak; komunikazio tramankuluak; gudarien material pertsonala, oharrak, gutunak, xaboia…; dokumentazio, argazkiak eta planoak, niretzat azkenak  interesagarrienak. Horien artean, azalpenak eta deskripzioak. Ezinbesteko lekua sortu dute defentsako elementu hori ezagutzeko. Zerbait azpimarratzeagatik baserri gotortuak aipa daitezke, oso deigarriak baitira, eta, oraindik, baten bat geratzen omen baita.

Sancho de Beurkok bildu duen materiala harritzekoa da, eta azpian dagoen lan itzela azaltzen du, dudarik gabe. Hala ere, bakoitzari erakusketaren gai bat gustatuko zaio, aspektu asko daude eta, betiere, esan dugunez, Burdin Hesiari buruz, aspektu militarrari eta defentsari dagokionez.

Amaitzeko, zoriondu behar diegu biei: Sancho de Beurko elkarteari eta Berangoko udalari, gure historiako eta gure ondare hurbileko zati hau erakusteagatik. Hala eta guztiz ere, alde handi dago bi erakundeen artean. Sancho de Beurkok bere asmoa bete egin du, bere bilduma eta bere ezagutza gizarteratu du, orain disfrutatu besterik ez du, Berangoko udalak, aitzitik, errazena egin du, orain kudeatu behar du zentro hori erreferentea izateko, gure Burdin Hesia ulertzeko. Ez da makala, diru beharrak eta buruhauste itzelak izango ditu udalak. Bere asmoek eta bere gogoak hor izango dute froga. Zaila, baina, behin pasata froga, hor egongo da lana betea: Burdin Hesiko lehenengo interpretazio-zentro, eta gainera, ondo muntatuta. Hitz egingo dugu berriro horretaz sei hilabete barru. Nork esan zuen Kulturarena erreza zela?

Post hau Berango, Monumentuak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s