Euskara (eta) kultura ondarea

Pasa den 3an, Euskaren eguna ospatu dugu, beraz, artikuluz beteta etorri zaizkigu hedabideak Horietan, bere garrantzitsuaz, bere historiaz, bere ezaugarriez eta abarrez, ekologikoa dela ere irakurri dugu. Beti bezala, horietako batzuk oso interesgarriak izan dira, gehienak, ordea, beti bezala ere bai, topikoak eta apalagoak. Honetan, irakurleak erabakiko du merezi duen edo ez, ezohiko ikuspuntu bat birpasatuko dugu: Euskara eta ondarea, kultura ondarea, jakina.

Euskara kultura dela esatea sobera dago, hizkuntza guztiak dira eta. Izan ere, hiztunen kultura isla nagusia da. Gure inguruan, gainera, euskara kultura eta ondarearen motorra da. Euskal Herria ez da herri kultua, arlo horretan agian estatuaren buruan egon arren. Hemengo kultura tasak oso baxuak dira; ez da irakurtzen, ez da programatzen gauza gehiegi eta kultura-programak xumeak eta betikoak dira. Kultura elkarteak gutxi daude, abesbatzak eta dantza-taldeak izan ezik, ia-ia ez dago ezer gehiagorik. Hala ere, herri guztiek dute bere Euskararen aldeko elkartea. Hemengo herritarroi kulturaren ardatz gehienek ez digute axolatzen, aitzitik, euskara ondaretzat hartuta dugu, eta bere defentsa zein promozioa guztientzako kontua dela argi dugu. Elkarte horiek egiten duten programazioa, ekitaldiak eta abarrak anitzak dira, eta, askotan, ondarearekin lotzen dira.

Ondare aspektu batzuk oso lotuta daude hizkuntzarekin, zuen zuzen, beraz, naturala hartzen da, bertsolaritza, besteak beste. Bertso eskolek bertsolaritzaren alde lan egiten dute, eta beste erakunde asko ere euren lana babesten eta bultzatzen saiatzen dira, hau da, euskara babesten duten bitartean herriko ondare inmaterial baliotsua indartzen dute: Bertsolaritza. Testuinguru berberean, elkarte horiek euskara lan egiten dute leku eta arlo askotan. Horretarako egiten dira, besteak beste, erakusketak, berbaldiak, bisitak, txangoak… Ekitaldi horien helburua sarritan ondarea edo kultura ere bada. Gogoratzen dut, memoriaz, burdinolak, portuak, karlistak, Iruña-Veleia… Azkenean arlo guztiak jotzen dira: etnografia, arkitektura, arkeologia, geologia… Bitxia da, eta hemen dator bitxikeria eta hausnarketaren ardatza, gehienetan gaztelaniaz egiten ez direlako.

Euskaraz dira gure inguruko tokiko hedabidenagusiak (UK, UKberri, Koska zenez…). Bere informazioan ondare- eta kultura-gaiak betidanik leku garrantzitsua izan dute. Izan ere, ondare materiala zein immaterialaren lekuko baliotsu bihurtu dira hedabide horiek. Egia da, hedabide horietako euskara ez da helburu bakarra, baina euskararik gabe ez ziren funtzionatuko, bere ardatz nagusietariko bat baita.

Kultura-ekitaldi asko antolatzen dituzte erakunde horiek. Egia da herritarren erantzuna ez dela beti onena, dagoena da. Ikusi dut sinesgaiztasuneko aurpegia jartzea aditu batek gure arrantza-portuen gakoak azaldu zizkigunean, baina aurpegi gehienak beti kuriositatekoak dira, eta, dudarik gabe, ez fedegabeak, ez besteak, ez ziren hurbilduko portuetako hitzaldi batera gazteleraz; ez interesantea ez izateagatik, baizik eta gure panorama kulturala hori da. Are eta gehiago, inork ez zuen antolatuko erdaraz, ez gai horretaz ez beste ondareko gai batez. Izan ere, ez da antolatzen ia-ia ezer.

Horregatik, ondareko sustapen garrantzitsua da euskara, gure identitatea eta kultura islatzeaz gain, bere xarmak bultzatzen baikaitu arlo ezezagunak bisitatzera, beharko goaz, baina gustura egongo gara.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s