Sopelako Fraidemendi: galdera asko eta erantzun gutxi

Mundu zibilizatuan leku asko geratzen dira ezagutzeko, muga asko deskubritu gabe eta leku bitxiak historia ezkutu batekin. Horien artean Sopelako Fraidemendi dago. Duela gutxi, txango arrakastatsua egin da leku hori ezagutzeko. Fredi Paiak egin zuen gida eta adituaren funtzioa, ondo gainera, bere jakinduria eta sua helarazi zien parte hartu zutenei eta.

Fraidemendi eta Sopela

Paiak Fraidemendin dagoen zama mitologikoa kontatu zuen, sineskeriak, sinesmenak, ohiturak eta usadioak. Dena hori metatzen eta nahasten da errealitatearekin gure izadia betetzeko. Fraidemendi, ordea, era materialagoa ere azter daiteke, eta dagoen informazioa eta hipotesiak jartzen saiatuko gara hemen. Informazioa gutxi leku horretaz aurkitu dut. Dena den, datuak ematen ditu Bene Markaidak Etniker aldizkarian 1985ean(1).

Fraidemendi leku berezi batean dago, Sopelako ibarra kontrolatzen du; muinoa da, baina ez altuegia. Toponimoak, berez, hipotesi bat sortarazten du: Hor tenplu bat egon zen eta, ohi denez, tenplu hori desagertu ondoren toponimo hori heldu zaigu. Hori askotan gertatzen da. Horretaz gain, Markaidak kontatzen digun ohitura ere harantz doa. Sopelatik ateratzen zen prozesioa hara joateko, noiz eta Gurutze Santua egunean. Jai hori orain ez da ospatzen, elizak kendu zuen eta. Hala ere, gure lurraldean oso errotuta zegoen. Aspalditik Europa osoan zehar mayo jartzen zen, pinu-edo luze bat jarri zen plazan edo leku aproposa batean. Orain oso galduta dago baina gure jai askotan errito hori geratu da, Durangaldean adibidez, “Donien atxa” jartzen da jai nagusietan. Jai hori, errito hori, edo dena dela, elizak hartuta Gurutze egunaren inguruan egiten zen (lehenago….); benetako jatorria, ordea, galtzen da denboran eta espazioan. Fraidemendin, horren inguruan zerbait ospatzen bazen, zerbaitengatik zen, hau da, leku berezia zen elizarako (lehen ere paganoentzat berezitasuna izan zitekeen arren), beraz pentsa daiteke, berriro, hor tenplu bat egon zela.

Lobuloak eta takoak

Orain dagoenari dagokionez, harriak, pinakuluren forma du, zerbait errematatzeko: gogoratzen du pikota, gurutze-bideko gurutzeak, jauregietako teilatuko bazterrak… zutabe batean jarrita…. Argi dago kultua dela, hau da, ez da baserritarren lana, harginak edo halako batek egin behar izan zuen, beste ereduak jarraituz gainera. Zaila da bere dekorazioari buruz zerbait esatea, baina lobulo-arkuak ikus ei daitezke, hiru aldetan, bestean ezabatuta dago eta. Alde zabalean arkua zabalagoa da, bestean estuagoa, hiru kasuetan lobulo-arkua. Alde bat oso gastatuta dago, baina ez da iparraldekoa, kontrakoa baizik, horren ondorioz pentsa liteke bere aurreko kokapenean posizioa desberdina zela. Zutaberen oina, takoduna, porlanez oina batera lotzen da, beraz, azken finkadura XX. mendean izan omen da

Horrela interpretatzen bada, arkuek(badira) eta takeatuta XVI. mendekoarekin bat datoz. Hori ez da ezer argitzen, aldiz, galdera gehiago sortzen dizkigu: Nondik atera da? Sopelan ez du ematen horrenbesteko dotorezia duen jauregirik egon denik, eta pikotak, gurutze-bideko gurutzeak eta abar ez dira ezagutzen ere. Hipotesiz, pentsa liteke eliza zaharretik aterata dago. Eliza berritu zenean, XVIII mendean, XVI. mendeko elizako sobera zegoen eramaten zen zerbait berezia gogoratzeko. Eta hor dago azken arazoa, zergatik jarri zen hor?. Une batean mugarri funtzioa ere bete egin du, askotan munarriek bete egiten dute funtzio hori. Izan ere, goiko partean lerro bat grabatu dute, mugarri askotan bezala, mugaren lerroa markatzeko. Hala ere, orain hor ez dago mugarik, nahiz eta une batean izan zitekeen, muinoaren tontorra jabetzaren muga ohi da eta.

Hipotesi politena, eliza zaharra hemen kokatzea da, XIV. mendean bota zena. Liburu-Iturriek (Iturriza) esaten dute oso hurbil zegoela, baina idazkun horiek 500 urte ondoren idazten dira. Gainera, berriek esaten dute muino batean zegoela. Fraidemendi, muino bat da, eta 600 metrotara dago, hurbil samarra. Kokapena ere ez da arraroa tenplu-erromaniko baterako.

Zoritxarrez, hori hipotesi polita besterik ez da, datu gutxi dugulako, eta gutxi izango dugulako. Lekua oso mugituta dago (urtegi, tutuak, bidea zuhaitzak…), beraz, arkeologiak zailtasunak izango ditu zerbait argitzeko. Dena den, ezin da galdu esperantza, elizako artxiboa, arkeologia eta geroko ikerketak lagun litezke lekua gehiago argitzeko. Bitartean, gera gaitezen dagoenarekin, gure arbasoek leku horretan egin zutenarekin, eta  Paiak eta Markaidak biltzen digutenarekin, oraindik segurtasunez dakigun bakarra da eta.

(1) Hau idatzita zegoenean enteratu naiz Markaidak berak parte hartu zuela txangoan, beste ideia on bat.

Post hau Monumentuak, Sopela atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s