Egizu, Aitxu eta Fredi Paia iratxoek gure mitologia hurbilaren bila eramango gaituzte

Berabatxangoak urteko asmakizuna omen dira

Asteburu honetan Aitxuk eta Egizuk beste proposizio bat egiten digute: Fredi Paiaren laguntzaz, gure eskualdeko mitologiaz bidaiatzea. Horretarako izen deigarria duten hiru puntu bisitatuko dira. Fraidemendi, Sopelan; Jentilkoba, Gorlizen; eta Belateko landa, Lemoizen. Interesantea, berez eta ez baita bat ere ohikoa gai horretaz ezer gure inguruan

Mitologiarako definizio asko jar daitezke. Niri gehien gustatzen zaidana hau da: herriek bere inguru ulertezina azaltzeko erabiltzen duen asmakizun kolektiboa. Herri guztiek (izan) dute bere mitologia, batzuetan mitologia batzuk, eta besteetan gatazkan. Gure belaunaldiak dira historian zehar ohiko mito gutxiago maneiatzen duena. Erraz ulertzen da, alde batetik, hiri-kultura baita, eta hiriak gizakiak egiten dituztenez, erraz azaltzen dira elementu guztiak (gehienak). Bestetik zientziaren aurrerapenek mitoak desegiten dituzte: Zertarako sortzea kobazuloen mundu magikoa espeleologoek eta geologoek azaltzen badigute? Lehen, aitzitik, frontalak eta linternarik gabe, haitzuloak ilunpeko munduko ateak ziren, infernuraino heltzeko modu azkarrena. Basoko zarata basajaunak, sorginek edo hamaika iratxoek egiten zuten, orain, ordea, ibilbideak antolatzen ditugu. Mito gutxi geratzen digute. Erlijioak, hau da, mitologia menperatzaileak, mantentzen du batzuk: infernua, aingeruak, jainkoa eta erdikainkoak: birjinak, santuak…, azken finean, besteak bezala, guk ulertzen ez duguna azaltzeko sortutako pertsonaiak. Horiek ere desagertzen ari dira, nola ez? Basajaun eta San Pedro amaiera bera dute eta: modernitatea eta zientzia.

Hala eta guztiz ere, mitoak behar ditugu gure banakako beldurrak eta gizarte beldurrak moteltzeko, edo azaltzeko. Oraindik, adibidez, gauak beldurra ematen digu, hiriko guk ez sortutako elementu bakarra. Mundu bat, interesante zein bitxia den mundu bat. Hemen askok Barandiarani esker dakigu zerbait horretaz. Ikerlari horrek euskal mitologiari buruz asko idatzi zuen. Euskal mitologia bai, eta gurea? gure herrikoarena? gure eskualdekoa? Gure testuinguru hurbilean ez dago ezer? Bai, jakina. Eta ikerlariak ere egon badaude. Horien artean Fredi Paia. Bertsolari, prentsa kolaboratzailea… izateaz gain, tradizio biltzailea eta aztertzailea ere bada, ahozko tradizioa batik bat. Berak azalduko digu, guk ezer jakin arren, Leioako, Erandioko edo Gorlizko jendeak duela ehun urte eta gutxiago ere bere mitoak izan zituela, bere sustraietako mitoak, gure eskualdeko euskal mitoak. Oso aukera ona ezagutzeko eta konturatzeko gure lurrean ere jentilak, lamiak eta leku magikoak daudela, leku guztien bezala.

On egin.

Kontaktatzeko: aitxuizuba@gmail.com www.egizu.org 774.829.618  /  619.935.541

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Gorliz, Lemoiz, Sopela atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s