Erandioko Berbots-en ekintza arrakastatsua… baina-ren bat beti egon arren

Pasa den ostiralean, aspertuta-edo nengoen, eta Erandion Berbots-ek antolatuko hitzaldira joan nintzen. Aitzol Altuna zen hizlaria, eta Karlistak gaia, Karlistak eta independentistak Lutxanako gudan hain zuzen ere. Ez dago aukera gehiegi euskaraz eta horretaz zerbait entzuteko, beraz eskertzekoa da Berbots-ek egindakoa.

Erandioko udaletxean izan zen hitzaldia

Horrela ulertu zuen jendeak. Ez dakit zein izango den publikoen erantzunari buruzko antolatzaileen balorazioa, baina ona izan behar da, ez zegoen guztientzako aulkiak eta. 30 lagunek baino gehiago entzun genuen hitzaldia. Erantzun ona, eta aproposa hurrengoren bat antolatzeko, batez ere Erandioko testuinguruan.

Hitzaldia ondo egon zen. Karlistadak azaltzeko zailtasun asko daude, konplexuak direlako eta politikak eta estatuak nahiko nahastu dutelako. Hitzaldiaren ekarpen nagusiak hauek ziren: konplexua dela, gure herriarekin ondo errotuta dagoela eta, oraindik ere, faltsukeriaz beteta fenomenoa dela. Abestiak, literatura eta antzinako iturriak erabili zuen Altunak, eta ordu eta erdi entretenigarria lortu zuen. Nire ustez, Foruko aroaren egoera zorion gehiegi iruditu zigun, sozial gatazkak, arazoak eta abarrekoak ahaztuta, baina tira, karlistak ziren helburua.

Tapiaren kontzertua guztiz aproposa da karlismoa laguntzeko (ezin izan nintzen geratu, baina diskoa oso ezaguna da), eta, dudarik gabe, aro eta mugimendu horretarako adierazgarria. Erakusketak, aitzitik, kale egin du. Beste izen bat bilatu behar da horretaz, “hitzaldi material grafikoarekin” edo halako zerbait. Horman itsatsitako fotokopiak ziren, aroko irudiak, eta artikuluak edo idatzitako iturriak fotokopiatuta, baina ordenarik gabe eta ganorarik gabe. Pena da. Ekitaldi osoa ondo muntatuta zegoen. Erakusketa aurkitzea espero zuena, huts eginda joan zen. Seguru arazo asko daudela hori egiteko: aurrekontua, lekua, materiala… baina kasu horretan aldatu behar zaio izena.

Amaitzeko pintxo batzuk egon ziren, ez da ahaztu behar Berbotsen helburua euskara eta euskaldunak direla. Berriro helburua betea, bilerak bere helburua bete egin zuen; eta pintxo eta edarien artean solasaldiak eta erlazioak erraz sortu ziren.

Karlisten topikoen kontra izan zen hitzaldia, eta Erandioko topikoak ere hautsi egin zituen Berbots-ek. Erandion posiblea da, euskaraz, maila oneko ekintzak antolatzea. Orain hobetzea eta errepikatzea besterik ez zaie falta.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Erandioko Berbots-en ekintza arrakastatsua… baina-ren bat beti egon arren -ri

  1. Nere postekin loturak: Urte berri on kultura arloan? | Uribekostaz hitz egiten

  2. Nere postekin loturak: Urte berri on Kultura arloan? | Uribe Kostaz hitz egiten

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s