Ondarearen Europako Jardunaldiak Uribe Kostan

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak eskaintzen dizkigu. Dakizuenez, horietan, gai baten inguruan herriek ekintza asko antolatzen dute, beti ondareari dagokionez: erakusketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, bisita antzeztuak… Aurten, ilustrazioa da ardatza; ekitaldiak batzuetan doi-doi sartzen dira programan, beste batzuetan ilustrazioarekin ez dute zer ikusirik, baina tira, aukera badago…

Aurtengo programaren azala

Ekitaldi batzuk Aldundiak berak antolatzen ditu (gutxienekoak), beste batzuk, ordea, udalek (gehienak). Guztien artean programa loditxo eratzen dute. Aitzitik, banan-banan aztertzen badira, orokorrean interesantea izan arren, oso aldakorrak dira. Adibidez, oso arrakastatsuak dira aurten bisita antzeztuak, programan asko dago eta. Antzerkiaren onura eta pedagogia ez dugu zalantzan jarriko hemendik, baina kasu honetan ez dakit zein eragina izango duten ondare eta biztanleen erlazioan. Ematen du programa betetzeko sartu dela, beti dago erdi profesional den antzerki-talde bat zerbait prestatzeko. Oso erosoa. Antzerkiari dagokionez, agian, ondo dago, baina ilustrazioa Bizkaian azaltzeko ez dut uste.

Azter dezagun herriz herri zer dagoen gure eskualdean (jarritako estekan dago ordutegi eta besteko ezaugarriak):

Getxo: Beti bezala, eskaintza handiena (normala tamainagatik). Alde batetik, bi erakusketak, Aixerrotan, Aixerrota errotari buruz. Hor azaltzen den informazioa, finkoa izan behar zuen beti, errota azaltzen du eta, batez ere, bere historia artxibo dokumentazioari esker. Informazio tekniko gehiago ondo legoke, baina leku gehiegi ez dago. Esan dugunez, hor egon behar zen informazio hori beti.

Eta Algortako azokan: Getxo: itsasadarreko zelatari eta zaindari. Zabalaren liburutik ateratako izenburu handiki horren atzean Printze gazteluri buruzko erakusketa omen dago. Gaztelu horrek laguntza guztiak behar ditu beraz, ongi etorria erakusketa, espero dezagun atzetik bere mantenamenduko plan bat etortzea.

Horretaz gain, Simulacro teatro taldeak ilustrazioaren ideiak azalduko ditu Beaumarchais eta Peñafloridaren testuetan oinarrituta.

Getxoko ekimen guztiak Turismo Sailak antolatzen ditu, Kultura sailak beharrean. Antza denez, Kulturaren kontuak ez dira Kulturako sailaren kontuak.

Gorliz: Ondarea gurpil gainean du izenburua lehenengo saioak. Bizikletaz egingo da ondaretik ibilbide bat. Ez dator gehiagorik. Pentsa dezakegu ondare garrantzitsuenetatik izango dela ibilbidea, eta norbaitek gidatuko duela, baina susmoa besterik ez da, eta, seguru, bizikleta ondarea baino garrantzitsugoa izango da.

Hitzaldi bat ere izango da Mari Jose Torrecillak eginikoa: Gorliz 1750-1850: marinel elizatearen epilogoa, Kontuz 13an izango da eta. Torrecillak idatzi zuen Gorlizi buruzko aldundiak argitaratu zuen monografia, beraz, asko daki gai horretaz, aproposa da hizlaria. Interesantea eta gomendagarria da hitzaldia.

Leioa: Jardunaldien kanpo geratu da, dudarik gabe, antolatzen den bakarra da Unibertsitatean dagoen Medikuntza museora bista gidatua. Museo hori interesantea dela bistan dago baina ekimen hori arrunta izan behar zuen, eta ez jardunaldietan sartuta.

Plentzia: Tristea da. Plentziak antzerki saioa baino gehiago ezin du egin  Corsarioaren alrguna du izenburua. Amaiera ona edo txarra izango den ez dakigu (ezta zein taldek egingo duen ere), baina berdin da, pobrea da

Sopela: Hiru gauza sartu ditu programan Sopelako udalak. Munarrikolanda gune-megalitokora bisita gidatua, ezaguna bezain interesantea, Beste aldetik, Gonzalez Cembellinek hitzaldi bat eskainiko du: Elizatea berrantolatzen, Sopela XVIII. mendean. Oso ezaguna da Cembellin, Eliz museoaren zuzendaria izateaz gain, jardunaldiaren arduraduna da eta hitzaldia interesantea da izango da.

Horretaz gain, Sopelak Bale-ehizari buruzko bisita antzeztua ere antolatu du. Antzerkiari dagokionez primeran izango da, baina ez dakit ondareari dagokionez zein izango den eragina. Azken finean Sopelako aktibitate hori izanez gero, oso marjinala izan da.

Horrela amaitzen da aurten antolatuta, errendimendua ateratzeko zerbait badago baina ez da hainbestekoa, gainera esan dugunez, antzerkiaren garrantzia gehiegi da, izan ere, horretarako Getxoko antzerki-jardunaldiak daude.

Amaitzeko galdera batzuk bururatzen zaizkit:

– Non daude eskualdeko beste udalak?

– Non dago Kultur etxe berriak, erakusketa onak egiteko?

– Mankomunitatea, galdu da?

– Ez da nabaritzen nekea formatu honetan?

– Ekitaldi gehienak maila baxukoak direla ematen du, eta merkeak (antolatzeko), dudarik gabe, ezin da sartu hau lehen presupuestoetan eta zerbait gehiago, denboraz, antolatzea?

Zer egin! dagoena dago.

Post hau Getxo, Gorliz, Leioa, Plentzia, Sopela atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s