Gure alboko natura Aitxu! eta Egizuri esker

Udaberrian natura berpizten bada, uda pasa ondoren gure herriak ere berpizten dira. Gustura ikusten da berpizkunde hori, eta gustura ikusten da jendeak gogoz lan egiten duela ere kultura eskaintza gero eta erakargarriagoa antolatzeko.

Eskualdeko bi erakundek datorren astebururako ekitaldi polita muntatu digute: gure Kostaldeko animali eta landaredia izena du  txango gidatuak. Antolatzailea Sopelako Aitxu da eta, horrekin batera, Getxoko Egizuk.

Planteamendu erakargarria egin dute: Igandean, goizean, adituekin itsasertzeraino joango da gure landareria ezagutzera. Horrekin batera, hor aurki ditzakegun animaliak ere azalduko dizkigute adituek. Estekan ikus daiteke informazio osoa, hemen bakarrik aipatuko dugu bizpahiru kontu eta:

Lehengo eta behin, azpimarratu behar da hemen ere natura dagoela. Lelokeria eman arren, ez da; gure testuinguruan, hiri-testuinguruan, erraz ahazten dugu natura ere dagoela, hemen bertan, ate ondoan. Balore horiek bizirauteko borrokan daude, eta, pasu honetan, galduko dute lehia. Ikus daiteke urbanizatutako Galea, agian beharrezkoa izan den arren, domestikatu du kosta, parke edo plaza bilakatuz. Hor dago, nire ustez, txangoen interesa nagusia: gure inguruan natura dela? Ze koño natura, ba!?!?

Horretaz gain, aipagarria da nola antolatzaileek aurkezten diguten txangoa. Ez du erakunde batek antolatu; halaber, txangoen bezeroak ez dira izango Sopelarrak soilik; Getxoko Egizuk ere parte hartzen du, sinatzen du eta lan egiten du Aitxurekin batera arrakastatsuagoa izan dadin. Batek zein besteak euskaren alde dute helburua, baina lan horretan biek beste kultura-ekitaldi asko bultzatzen dituzte. Udalerria gune naturala da lan egiteko, baina lanak herriko mugak hautsi behar ditu, ekintzak hobetzea nahi badira. Normaltzat hartzen dugu ekitaldi bat bakarrik gure udalerrian zabaltzea, baina, berangotarrei ez zaie interesatzen? Plentziako natura desberdina da? Eskualde-ikuspegia oso interesantea da funtzioak eta helburuak betetzeko, zaila izan daiteke herriko boluntarioen papera handia denean, baina derrigorrezkoa izan beharko lizateke horretaz pentsatzea edozein ekimen programatzen denean. Askotan, ez dakigu zer egiten den alboko udalerrian, askotan ere ikusten dugu ahaleginak bikoizten direla antzeko programazio eskaintzeko.

Espero dezagun Egizuk eta Aitxuk egiten duten ahalegina, jarraipena izatea, eta Sopelarrek eta Getxotarrek bietako elkarlanarekin disfrutatzea. Espero dezagun ere hau urratsa bat izatea, eta beste herrietako antzeko erakundeak ere bakarrik ez daudela konturatzea, guztion onura da eta.

Bitartean, deskubri dezagun gure inguruan dauden animaliak eta landareak, zakurra eta geranioz gain,  ziur gehiago dagoela.

Post hau Getxo, Sopela atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s