“Memoria en la cuneta”

Oporretako funtzioa atseden hartzea bada ere, gauza berriak sentitzeko, ikusteko, edo entzuteko ere balio behar dute. Aurten, Oradour sur Glane-n egon naiz. Bigarren Munduko Gudan, han, naziek sarraski ezagun bat egin zuten,  Oradourren sarraskia hain zuzen ere. Limogesen inguruan, 1944an, erresistentziak ofizial nazi bat bahitu zuen. Naziek, auzaz, aukeratu zuten herri bat, Oradour. Herrian sartu ziren, banatu zituzten gizonak eta fusilatu zituzten. Emakumeak eta umeak elizan sartu zituzten, eta erre egin zuten eliza, herri osoa erre zuten ondoren. Guztiok hil ziren, 642 lagun hil zituzten mendeku horretan. Salbatu ziren soilik herrian ez zeudenak eta elizatik ihes egin omen zuen emakume bat. Hurrengo egunean sartu zen Gurutze Gorria herrian, gorpuak lurperatzeko eta identifikatzeko (gutxi identifika zitzaketen). Ofizial bahituta hilda agertu zen, jakina.

Oradourreko Memoria-Zentroa

Nazio bat egiteko gauza gutxi behar dira, baina nagusia guda bat da, kanpotarren kontrako guda bat hain zuzen ere. Frantziak alde horretan zorte(?) izan du. Herri guztietan ondo apainduta dagoen monumentu bat beti dago, hor Lehenengo Munduko gudako, Bigarreneko, Aljeriako eta abarreko hildakoen izenak daude. Hori da Memoria.

Orain Oradour bera Memoriako Monumentua da: Interpretazio zentro bat eraiki du estatuak, Kultur Ondarea izendatuta dago (Eiffel dorrea bezala), eta Frantziarrak erromes gisa doaz bisitatzera. Ni egon nintzenean milaka joan ziren. Hunkigarria da benetan. Hunkigarria guretzat, eta gero eta gehiago frantziarrentzat. Hori da Memoria berreskuratzea, eta hori da benetako omenaldi bat. Oradourren kartel asko dago: GOGORATU, EZ GAITZAZUE AHAZTU.

Iruzkinik gabe.

Muga zeharkatu dut. Burgoseko mendizerrako herri batera joan naiz egun batzuk pasatzera, Quintanar de la Sierra hain zuzen. Errepidean pankarta bat dago “Memoria en la cuneta” jartzen du, anonimoa da, umezurtza ere, klandestinoa ia-ia. Bide-arroila horretan daudenak, badaude, bizitzaz gain, guda galdu zuten, galtzaileak dira eta bere oroimena beste galtzaileen barruan besterik ez dago. Salas de los Infantesen, alboko herrian, Geziak eta Uztarria daude  horma batean; irabazleak ziren, eta bere ikurrak eta bere memoria leku orotan daude. Belaunaldi asko pasatu beharko dute hemen Oradourren bezalako zerbait eraikitzeko. Baina gauza garrantzitsuagoa falta izango da: garaipena, Irabazleek memoria dute, galtzaileentzat, zoritxarrez guretzat, “Memoria en la Cuneta” besterik ez  omen dago.

Post hau Uribe Kostatik kanpo atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s