Larraganenako hilarria: Gorliz Arkeologi Museoan

Arkeologi Museoak 2011ko uztailaren 17ra arte, Larraganenako Hilarriaz (Gorliz) bisita gidatuak antolatu dizkigu. Jakinda denez, Gorlizen, Larraganena baserriaren ondoan, agertu zen hilarri hau 1983an.

Herri batzuen ondarea ez da erraza ikusteko, batzuetan ondo ikertuta ez egoteagatik, beste batzuetan desagertuta egoteagatik. Gorlizen bi kasuetan  gaude, beraz aprobetxatu behar da.

Larraganena hilarria testuinguruz kanpo agertu zen, hau da, beste datu arkeologikorik gabe, aztarnategirik gabe. Datu hori ikerketetan oso garrantzitsua da, aurkikuntzaren ahalmena asko murrizten baitira.

Hilarria diskoidea da, handia (92 cm diametroa), orain disko bat besterik ez egon arren, oina galduta dago eta. Aiztoak ahotzeko erabilia izan omen da. Interesanteena bere dekorazioa da, bi aldeetatik eta ikur ezagunak: zirkuluak eta otso-hortzak. Alde nagusian, otso-hortzak, amaitu gabe daude. Bestean argi dago amaitu gabe dagoela. Dekorazio hori normalean eguzkiarekin erlazionatzen da, modu eskematikoa, baina interpretazioak interpretazioa, urrun gaude sinbologia hori menderatuz

Larraganena hilarria. Aurreko partea

Interpretatzeko arazo larriak sortzen ditu: erabili zen? egiteko prozesuan zegoen? hilerri batekoa zen? edo lantegi batekoa?  Nongoa? Zaila da esatea. Gure eskualdean oso ezezaguna da Burdin Aroa. Bizkaia Nuklearrean eta Enkarterrietan  kokatzen dira ezagutzen ditugun herrixka bakarrak. Baina Uriben ez dago aztarnategirik. Aztarna gutxi agertu dira eta beti testuinguruz kanpo.

Hala ere, dekorazioa, erritoa eta testuinguru historikoa ezagutzen dugu. Ikerlarien arabera (Unzueta, 1994) burdin arokoak dira hilarri hauek. Oso ezagunak dira Kantabrian (hilarri erraldoiak), eta Bizkaian bertan, bai dekorazioaz bai  formaz (Jainko, Emerando edo Berreaga besteak beste). Askotan testuinguruz kanpo agertu arren (tamainagatik dudarik gabe), Eraren aldaketaren inguruan erabiltzen ziren: I.m K.A.- eta I. m K.O. Erromatarrekin bere erabilera amaitu ei zen.

Larraganena hilarria. Amaitu gabeko atzeko aldea.

Hala eta guztiz ere, tradizioa jarraituko du eta Berant Antzinatean eta Erdi Aroan ere hauetako dekorazioak ere ikus dezakegu, zentzua desberdina izan arren.

Dena dela, hilarri horrek Burdin Aroko herrixka-edo zegoela frogatzen du. Gorlizen inguruan I. mendearen inguruan jendea bizi egiten zen, bere kultura eta bere erritoekin, oraindik guk ez aurkitu arren.

Bilboko Arkeologi Museoak aukera ematen digu horretaz gehiago jakiteko, eta Gorlizi buruz ere.

(Hilarriko argazkiak: Hilarriak, Museoko Bilduma. Euskal Museoa 1995)
Post hau Arkeologia, Gorliz atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s