Leioako Ondizko dorretxe, lanetan… ez dago

Askotan esan dugu blog honetan Leioako udalak bere kultura-ondareari jaramonik egiten diola. Aitzitik, horrek ez du esan nahi beti asmatu duenik.  Ondizko dorretxea duela asko hasi ziren berreskuratzen, eta pozik geratu ginen berri horrekin. Gainera, arkeologia-lanak egin zituen udalak. Horren ondorioz, bere emaitzak Arkeoikuska aldizkarian argitaratu zituen Jaurlaritzak. Hala ere, izen burua esaten duenez: Nahia ez da nahikoa. Sine qua non baldintza da, baina, horretaz gain, irizpidea eta metodoa ere argi izan behar dute egileek.

Ondizko dorretxea oraingo egoeran

Ondizko jauregia orain geldi dago. Lehen hondakina zena orain erdipurdiko eraikin-lana da. Udalak egiteko akordioa izan zuen INEMekin, lantegi-eskolak egin zuen lanak 2008tik aurrera. Orain Leioako udalak bere kabuz hartuko ditu lanak. Ondo egiten du.

Lantegi-eskolak oso arrakastatsuak izan dira ondarea konpontzeko. HHan erabili ohi diren teknikak bereziak dira eta harri edo zuraren lanak, gainera, garestiak. Horregatik eskola –lantegia dira konponketa… merkeena.

Baina desabantailak ditu: alde batetik epeak luzatzen dira. Gure kasuan azala gutxi izan arren bi urte daramate eta bere-berde dago. Beste aldetik, larriena, kontzepzio arazo bat dago. Lan hauek zaharberritzetzat hartuta behar dira, ez lan arruntak bezala. Lantegi-eskola, horretaz gain, beste helburuak ditu: formazioa, ikasleak lan-merkatuan sartzea, INEMeko helburuak… Horien artean kultura ondarea zaharberritzea ezta hurrik ere. Hortaz, zerbait kale egiten badu ordaintzen duena , beti bezala , ondarea da.

Lan hauek kontratatu behar dira egiteko gai diren enpresei, ordaindu behar dira, eta finantziazioa lortu behar da sartu baino lehen eta proiektu guztiz eginda egon ondoren. Era horretan, helburua ez da galtzen, eta ahalegin guztiak norabide bera hartzen dute. Ondizko dorretxea ikusiko dugu. Udalak ordainduko du, baina prozesua ez da ondo egin. Espero dezagun  hurrengorako eskarmentua hartzeko balio izana.

Post hau Leioa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s