Blog honek urte bete egiten du gaur. Gezurra dirudi. Hasi ginenean ez zegoen batera argi zein zen helburua (ezta orain ere). Blog guztiak bezala, bere kimikan hamaika osagai aurki daitezke: informazioa, borondatea, kultura, 2.0, banitatea, komunikazioa…
Horietaz gain, gure blogean beste bi osagai gehituko genituzke: kultura ondarea eta euskara. Alde batetik, ondarea kaleratzeko nahia zen jomuga nagusia. Hau idatzi dugunek, batzuetan ondo beste batzuetan ez hainbeste, gure inguruko kultura ondarea gizarteratu nahi genuen. Ez da bakarrik izan, jakin ere egin behar da eta. Daukaguna eta garenaren kontzientzia lotuta doaz, beraz, bata zabaltzen badugu, bestea ere bai. Gure inguruko kultura ezagutzen ez badugu ez dugu gure burua ere ezagutzen, ordun ezin dugu baloratu ez gure ingurua ez gu. Hemen zabaltzen den informazioa beti ez da izango onena, iritzia batez ere, baina hurbil egoten saiatzen da, dena den, oker izanez gero pentsarazi digu irakurleoi. Ez da makala!
Beste aldetik, euskaraz egiten da, euskaraz soilik, arazoak arazo, astero agertu da ondareko euskarazko zerbait gure eskualdean, eta hori bakarrik dagoeneko merezi du.
Horregatik guztietatik, eskertzen diegu irakurle guztiei, haiek ere helburu hori betetzeko lana egiten dute eta. Guk saiatuko gara jarraitzen, jo ta ke, gure ondarea ezagut eta errespeta dezaten, eta, aldi berean, ondare hori euskaraz ere uler dezagun.
Eskerrik asko
Zorionak blogagatik!!!
Eskerrik asko gure inguruko historia eta ondarea ezagutarazteko egiten duzun ekarpenagatik. Sarritan urrutiko ondarea (materiala zein inmateriala) ederto baten ezagutzen dugu eta etxekoa hor dugu: ahaztuta. Adibidez, historia eta etnografia gustuko duten askok ia ez dute ezer ezagutzen euren udalerriaz. Eta neure esker ona ondareaz eta historiaz ari zarenean euskara erabiltzearren; izan ere, askotan, badirudi gure hizkuntza euskarari berari lotutako gauzez dihardugunean baino ez dela erabiltzen.
Urte askotarako!