Leioako berbalagunak berba egiten hasten ari dira

Blog honetako hasieran esan genuen hizkuntza-gaiak ez genituela ukituko. Zioa argi dago: ez dira nire gaiak; ez daukat ideiarik eta horretaz dakidana oso gutxi da. Gainera, hizkuntza gaiek blog bat osoa baino gehiago beteko lukete. Dena den, Leioako Berbalagun proiektua ekarriko dut ona. Leioan, egun hauetan, aurkezten ari dira proiektu berri hori. Aho bete hortz geratu nintzen, pentsatzen dudalako Leioan antzeko zerbait zegoela eta. Udaleko Euskara zerbitzuak eta herriko euskaltegiek (AEK eta Udal-euskaltegia, hain zuzen) egitasmo hori aurkeztu dute.

Berbalagun kontua oso ezaguna da barruan gauden artean baina, agian, kanpoan daudenek, ez dute hain ondo ezagutzen. Niri, berbalaguna naizena, galdetzen balidate zergatik, erantzungo nuke: Zergatik ez? Ez dago kosturik (ezta ekonomikori ere). Ordu bete euskaldun batzuekin kafe bat hartzea oso erraza da. Dudarik gabe, nire euskarekiko erlazio errazena (blog hau betetzea lan gehiago ematen dit eta). Gainera taldekideak homogeneoak dira, hau da , adina, zaletasunak… ez da lana, zure antzeko jendea ezagutuko duzu, arazoak baldin badituzu, egokitzen saiatzen da [dute]. Antolatzaileek, ordea, sekulako lana dute bere aurrean. Partaideok ez dugu lanik egiten, antolatzaileek, ordea, sekulakoa. Martxan jarri, jendeari ezagutarazi, taldeak lotu eta sortzen diren hamaika betiko txorradak konpondu… hori nik dakidana, seguru barruan daudenak sekulako zerrenda dute

Getxon urte asko daramate berbalagun taldeak martxan. Egia da Getxon errekurtso gehiegi eta sarea lotuago dagoela. Hor Egizuko jendeak antolatzen du, Leioan, aitzitik, horren bezalako erakunderik ez dago oraindik.

Oso interesantea da berbalagun proiektua (Leioan, Getxon edo Madagaskarren), etekina ez baita pertsonala bakarrik. Horren bitartez, xede asko lortzen dira. Euskaldunok kalera eramaten dugu euskara, eta euskara aurkitzen dugu kalean, horren medioz, gogoratzen dugu irlak ez garela, eta gu bezala euskaldun asko daudela. Ez da zaila entzutea lehenengo egunetan esaldi famatua: “Koño! Zu ere euskalduna zara, ba, ez nekien”. Erdaldunek ere euskara nabaritzen dute gure kaleetan, askotan diren baino erdaldunagoak, haientzako ere hurbilagoa eta errealagoa bihurtzen da euskara, eta arlo galduta irabazten da kale horietan… Harrituta geratu ginen getxoztar batzuk, jakin genuenean Getxon ia 200 lagun geunden kontu horrekin. Zenbaki horrek egitasmoaren garrantzia ondo neurtzen du.

Asko dira proiektu horren etekinak, eta asko da antolatzaileek aurrean duten lana ere. Beraz, animatu behar diegu Leioztarrei proiektuan parte hartzeko, eta antolatzaileei ere animu eman behar diegu, lana izugarria izango duten arren, hartutako poztasuna ere itzela izango baita.

Post hau Leioa atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s