Santimami “aldizkari digitala”

Santimami “aldizkari digitala”

Sare sozial batean, facebook hain zuzen ere (zerbaiterako balio bide da), Sopelako Aitxuk berri on bat plazaratu digu: Urdulizko ‎”Santamariñe” aldizkari zaharra interneten jartzen ari dira. Urduliztarrak eta ingurukoak dakitenez, aldizkari hori urte batzuk egon zen kalean, eta bertako euskaraz gune horretako berriak eskuratu zituen. Sopelako euskera taldeak egiten omen du eta oraindik ale batzuk jarrita dauden arren bere asmoa jarraitzea omen da.

Blog honetan askotan idatzi dugu tokiko hedabideei buruz. Bere garantiza itzela da, gure inguruko berriak ezagutzeko ez ezik, “herria” egiteko ere, ezinbestekoak dira. 70-80 hamarkadetan tokiko aldizkari leherketa bat egon zen. Udalerriez gain auzo askok bere aldizkari sortu ziren.  Gure inguruan UK dudaruik gabe eredutzat har daiteke. Edukinagatik eta formatuagatik oso ondo baloratuta dago. Ohiko finantziazio arazoak izan arren, jo ta ke jarraitzen du gure gutunontzietan.

Ez naiz aditua baina adinagatik eta gustuagatik, horietako ale asko pasatu ziren nire eskuetatik. Osoa palak ziren herri batzuetako fotokopiak aia-ia. Batzuetan dirua reeta gogoak sortzen zuten aldizkaria.

Orain, dena bezala, instituzionalizatuta daude tokiko hedabide gehienak, lehen esandako erronketara  kalitatea gehitu da eta horretarako dirua behar da. Dena den, Urdulizeko 90eko hamarkadako berriek eta erreportajeek, nostalgiaz gain, freskotasuna ekartzen digute

Egitasmo gutxi jarraitzen dute merkatuan, beraz, mimatu behar ditugu jarrai daitezen. Instituzioak, jakina, hurbiletatik (udalak) handietara (Jaurlaritza) baina publikoa ere interesa erakutsi behar da, bilatu behar ditu, kolaboratu eta, ondorioz, bultzatu; irakurlerik gabeko aldizkaria ezinezkoa da eta.

Horretaz gain beste material batzuk argitaratzen dira web horretan, interesanteak gainera, horietaz beste egun batean idatziko dugu. Momentuz, gomendagarria da helbide elektronika horretan sartzea, baloratzeko aldizkari horietako ahalegina eta garrantzia. Zoritzarrez, askotan horretaz konturatzen gara desagertzean.

Post hau Sopela, Urduliz atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s