Aurreko astean DEIAN Sopela eta Barrikari buruzko berri interesgarri bart zegoen. Horretan, Barrika eta Sopelanako itsaslabarretako garrantziaz idazten zen. Barrika eta Sopelak itsaslabarretako errekurtsoak ustiatu nahi dute. Horretarako, Kresalia egitasmoa sortu dute.
Orain arte ondo ulertzen da berria, baina jarraian anabasa galanta muntatzen da. Kazetariek, badakigu, askotan berriaren zentzua aldatzen dute, gure kasuan, ordea, anabasa lehenago muntatuta omen zegoen. Hasieran, naturari buruz datza artikulua, baina “el principal referente” aipatzen denean Barrikako arkeologia-aztarnategiaren interpretazio-zentroa agertzen da. Sukarriak, Neanthertal eta indusketak sartzen dira. Jarraitzen du artikuluak: surfa eta Plentziako portua (itsaslabarrak ez ditu) aipatzen du, egitasmoa kirolarekin lotzeko. Amaitzeko, “tokiko eskaintza” gehitzen da, Sopelanari dagokionez megalito-gunea kontuan hartuko ei da.
Nahaste-borraste hori, Zer da? Udalek hartu dituzte turismoko errekurtso guztiak eta dokumentu batean zerrendatu dituzte. Berdin da kirola, natura, historia edo ondarea, beti bezala, garrantzitsua ez da bere promozioa eta bere hedapena, turismo-ustiapena baizik.
Arlo horietan politika falta besterik ez du argitzen gai horrek. Berez kaltegarria ez da. Arazoak alboko kaltean daude. Hori egiteko eraikin bat behar da, bideak eta azpiegiturak, batzuk leunak (bideak eta zidorrak) beste batzuk ez hain leunak, aipatutako aparkalekua besteak beste.
Uribekostako kosta kondenatuta dago, hiritartzeko da osoa. Azkenean, labarretan hezia jarriko dute jendea ez erortzeko eta leku polit bihurtuko dugu, baina parke bat besterik ez da izango. Bidetik labarrera 50 metroko berdegune egongo da, beste alboan etxeak, errepideak, kaleak eta azpiegiturak (Getxoko adibidea balio dezake).
Lurraren ustiapenak (hirigintza, turismoa…)ez dauka mugarik. Azpiegiturak berehala gustatzen zaizkigu. Espero dezagun, behintzat, gure kultura pixka bat gehiago ezagut dezagun balioko duela.