Kurtzia: eskualdeko arkeologia-aztarnategi erraldoia

Sarritan idatzi dugu gure eskualdea arkeologia dagokionez ez dela oso aberatsa. Aitzitik, aztarnategi ezagunaren bat badu, Kurtzia hain zuzen ere. Kurtzia ez da leku zehatz bat gune erraldoi bat baizik. Sopelan, Barrikan Berangon eta Getxon ere hedatzen da arkeologia-gune hori.

Gune hori kostaldean zehar kokatzen da. Leku horretan sukarri-aztarnategi bat dagoenez historian zehar, aurre-historian zehar batez ere, oso leku preziatua izan da. Gogoratu behar dugu sukarria oinarrizko gaia izan dela lanabesak egiteko. Material horren inguruan mendeetan zehar jende asko bizi izan da gure eskualdeko kostan, eta, horregatik, bere aztarnak utzi dizkigu.

Duela gutxi arte, erdi-paleolitoan izan da bere kokapen kronologikoa: Ez da makala, Bizkaian aro horretako aztarna gutxi dugu eta.

Kurtzia aspalditik da ezaguna, baina horri buruzko ikerketak beti partzialak izan dira. Barandiaranek ikertu zuen hasieran, Muñozek laurogeietan, azken urteotan Ríos, Gonzálezek, López Quintanak eta, azken bolada honetan Aguirrek. Jende asko. Azken ikerketek informazio gehiago eman digute, kronologiaz zein kulturaz. Orain, antza, kronologia oso zabala da eta erdi-paleolitotik metal aroetara joan liteke. Ematen du aztarnategi bat ez dela, asko baizik. Dena den, gune horretan lan egiten den bakoitzean aztarnak agertzen dira, eta bere garrantzitsua gehiago azpimarratzen da (Mendieta, Muriola, Gohierri…).

Esan dugunez, arkeologo askok egin du lan Kurtzian. Agian, lekuak arreta handiago merezi du eta instituzioek azaldu beharko zuten aztarnategia, zientifikoki argitzeko eta sozialki etekina ateratzeko.

Zentzu horretan, orain, Diputazioak eta udalak ohartu dute informazio gizarteratuko dutela. Eskertzekoa da. Eskualdeko hiritarrok oso informazio gutxi dugu horretaz, Gehienek, guztiok ia-ia, ez dute ezagutzen bere inguruan dituzten aztarnategiak, gero eta gutxiago bere esangura eta bere garrantzitsua. Programa horretan, bisitak, txangoak eta hitzaldiak egingo dira.

Horretaz gain, beste aztarnategi eta Sopelako leku interesgarriak bisitatuko bide dira. Ezin hobea,  beste udalerri batzuetan programa bera egin da eta, benetan, oso interesantea izan da

Adi egongo gara, aldundiaren WEB orrialdean informazioa osoa jarriko da eta.

Gehiago jakiteko: harpea

Post hau Barrika, Berango, Getxo, Sopela atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s