Dow Unquinesa aurki guztiz desagertuko da

Kasualitateak eraman nau Dow Unquinesara. Badakit DOW-Chemical dela (zela), baina niretzat Unquinesa izan da beti. Niretzat DOW hiru zati bereiztuta egon da: alde batetik itsasadarrean ikusten dena, bestetik Avanzadan ikusten dena, amaitzeko Astrabuduatik ikusten den paisaia. Aldiz, hiru zati horiek lotzen dira, eta hiri bat sortzen dute.Esan zidaten, ia bi mila langile “bizi” izan ziren “hiri” horretan. Orain bere kaleak eta bere eraikinak hutsik daude, industria-mamua da alegia.

Martxan dauden bitartean, bitxia da, enpresak gorrotatzen ditugu; bere desagerpenak, ordea, gure kexak sortarazi ditu. Jakina, ekonomiari dagokionez ez ezik, soziologia eta kulturari dagokienez ere hitz egiten dut.

Dow kimika-industria izan da, bere kutsadura nabarmena izan da, bai airea, bai ura (hor dago Udondo ibaia, enpresak mantendutako ahateak eta guzti), bai langileen gorputza. Langileen esplotazioa ere nabaria izan da urteetan zehar. Makina bat langilek pairatu dituzte kapitalismoaren hatzaparrak, eta, ziur, askok bizitza utzi zuten bere familiaren ogia bilatzen zuten bitartean.

Hala eta guztiz ere, behin pasatuta, dena hori herri baten bizitza bilakatzen da. Hortaz, bere hondamendien artean paseatzeak nostalgia eta tristezia sor gaitzake. Horrela da: pabilioiek utzita; biltegiek, itxiak eta hutsak; tutuek, metatuta; harriek eta landareek barruko kaleetan… Dowrekin Leioako historia zati bat galtzen dela ziurtatzen gaituzte.

Agian, horrela izan behar da, ez dut ukatuko, baina nostalgia saihestezina da, sentimenduen arloan dago eta. Ez dakit plantea daitekeen industria-multzoaren zerbait mantentzea, edo plangintza berrian egokitzea, agian baloreak ez dira hainbestekoak, agian ez da egokia. Lekua guztiz aldatuko da, eta hango plangintza berriak ez omen du izango iraganarekin erlazioa. Lur-eremu gozoa da. Dudarik gabe,  Udalak eta udaleko arkitektoek eduki badituzte eremu horretarako ideiak.  Industria hori desagertuko da, bere lekuetan etxebizitzak (norbaitek pelotazo itzela egingo du), eta parketxo bat sortuko da. Leioa itsasadarrera hurbilduko da, eta Astrabuduarekiko loturak hobeak izango dira. Hala ere, Leioako historia zati bat desagertuko da.

Gure industria osoa desagertzen ari da, Itsasadarra begiratu besterik ez dugu behar, hor lehen zegoen industria-paisaia, orain paisai hezita besterik ez da ikusten. Itsasadarraren nortasuna guztiz galdu da, Leioako industria-ikurra nabariena aurki desagertuko da, halaber, gure historia eta gure nortasuna ere pixkanaka iluntzen eta galtzen da.

Post hau Erandio, Leioa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Dow Unquinesa aurki guztiz desagertuko da -ri

  1. Mikel Begoña-k dio:

    Laster Urdulizen eskualdeko ospitalea egitelo lanak hasiko dira. Seguruenik natura eta paisaiaren ikuspuntutik Uribe Kostako lekurik ederrenetako bat suntsituko dute. Eraikuntza + errepideak egin beharko dira etab.

    Aipatzen dozun Dow Unquinesa, edo Mecanica de la Peñako eraikuntza utzik egonik (gainera metro ondo-ondoan) holako desastre bat antolatzea ez dauka logika gehiegirik.

  2. uribekosta-k dio:

    Arrazoia duzu. Mecanica La Peña bere unean oso garrantzitsua izan zen Bizkaian, gero eta gehiago Urdulizen eta eskualdean. Dow bezala, desagertuko da inork zerbait egiten ez badu. Egia da oso arazo larria direla egitura horiek, bere azala itzela da, eta Urdulizen kasuan, oso ondo kokatuta, beraz, oso goxoa espekulaziorako.Hori saihesteko gauza gutxi egin daiteke, onena dudarik gabe, ideia bat izatea da. Hau da, udalak, hain zuzen, egitasmoa izatea Urdulizen kasuan zuk esaten duzun bezala, oso handituko da eta zerbitzuak ere behar izango ditu. Pabelloi bat edo egituraren bat udalak gera lezake udal-ekipamendu bat hor jartzeko. Ez da erraza, pentsatu behar da, baina egitasmo finkorik ez badago, ziur desagertuko dela.
    Bestalde, esaten duzun bezala asko aldatuko da Urduliz datorren urteotan. Hortaz, adi egon behar dira urduliztarrak ospital berria aitzakia izan daiteke edozer astokeria egiteko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s